facebook instagram youtube
  • “Mare, ilargiari poemak” liburua

    Oparien Txokoan aurki dezakezuen beste altxor bat, “Mare, ilargiari poemak” liburua da. 1545 Argitaletxeak irakurle gazteak ilargiari begira jartzeko proposamena. Bertan, 29 poetak, nork bere erara, ilargiari ikusten denari eta ikusten ez den horri idatzi dizkiote poemak. Poemen aurretik, irakurleak hiru hitzaurre topatuko ditu: ilargiari begiratzeko hiru ikuspuntu: zientifikoa, filosofikoa eta literarioa. Poemen ondoren, euskal poesiaren ibilbide bat egiten duen artikulua. Eta, proiektua borobiltzeko, kantu hau, ilargiaren ageriko eta ezkutuko aldeen artean jolasean.

    Liburuan parte hartu dutenak hauek dira:

    HITZAURREAK
    Ana Galarraga Aiestaran
    Iñigo Martinez Peña
    Joseba Sarrionandia Uribelarrea

    POEMAK
    Aintzane Galardi Portu
    Amaia Lasa Alegria
    Asier Serrano Lasa
    Beatriz Chivite Ezkieta
    Castillo Suarez Garcia
    Edu Zelaieta Anta
    Elena Olave Duñabeitia
    Eric Dicharry
    Garazi Ugalde Pikabea
    Gotzon Barandiaran Arteaga
    Harkaitz Cano Jauregi
    Hedoi Etxarte Moreno
    Itxaro Borda
    Itziar Ugarte Irizar
    Jean-Louis Davant
    Jon Gerediaga Goitia
    Jose Anjel Irigarai Imaz
    Jose Luis Otamendi Etxabe
    Karlos Linazasoro Izagirre
    Kirmen Uribe Urbieta
    Leire Bilbao Barruetabeña
    Leire Vargas Nieto
    Luigi Anselmi
    Luis Garde Iriarte
    Maialen Berasategi Catalán
    Mari Luz Esteban Galarza
    Miren Agur Meabe Plaza
    Rikardo Arregi Diaz de Heredia
    Tere Irastorza Garmendia

    EPILOGOA
    Iratxe Retolaza Gutierrez

    ILUSTRAZIOAK
    Udane Ansa Iragorri

    Hori dena biltzen du MAREk, baina, batez ere, irakurle gazteengan poesia idazteko gogoa piztu nahi du.

    Bestelako gizarte baten alde hazi garrantzitsua!!