Hilabete luzez egon gara madalenik gabe baina ez dugu gehiago zain egon beharko. Gainera gertukoak, kalitatezkoak, zuzenean eskuratuak eta monodosian beharrean 10 unitateko poltsetan ontziratuak daude.
Produktu Taldekook gure produktu-zorroa aztertu genuenean gorrian atera zitzaizkigun madalena indibidualak eta geroztik ordezkoa topatzen ahalegindu gara. Lehen saiakera bat egin genuen Mairarekin, eskatuta propio guretzat madalenak ekoiztea baina momentuz okintzan zentratuta daude eta gozogintza alboratuta dute. Bilaketa horretan ari ginela, Zegamako Okindegiko madalenekin egin genuen topo eta erabateko enkajea dute gurean. Astean hirutan jasotzen ditugu: astelehen, asteazken eta ostiraletan eta egia esan, oso pozik gaude zuen artean izaten ari diren harrerarekin.
Bi motaren artean aukeratu ahal izango duzue: gari irin zuriarekin eginak eta espeltazko integralak, biek prezio bera dute.
Baduzue zer aukeratu gosari, hamaiketako zein askarien gozagarri.