Argia. Fokua. Ikusgarritasuna. Aitortza. Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko, eta, hala, eragin ahal izateko. Patriarkatuaren ezaugarrietako bat, ordea, emakumeen gaineko itzala da. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema. Liburu honetan emakume nekazarien parte hartzearen egoera gerturatzea da asmoa: batetik, erakusteko emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituztela; eta, bestetik, ikusarazteko nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan. Kartelean duzue informazio guztia:
Leire Milikua Larramendi da idazlea. Arkitektoa eta ikertzailea da. Unibertsitate espezialista Agroekologian eta Genero Berdintasunean. Talde prozesuen fazilitazioan formakuntza jasotzen ari da egun. 2015ean “Landa-eremua EAE: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak” liburua argitaratu zuen (UEU). Planak diseinatu, prozesuak eraiki eta horiek dinamizatzen ditu. Lurraldeak, landa-eremuak eta genero ikuspegiak bat egiten duten puntua da bere lan-eremua. Begirada poliedrikoen aldarrikatzailea, diziplina anitzeko saltsak prestatu zalea.
2023ko Amalur Sariaren banaketarako aurreikusita genuen liburu honen aurkezpena azkenean aste honetan egingo dugu: ABENDUAREN 14an, Osteguna, 18:00etan Laboren. Saio laburra baina mamitsua izango da. Ez galdu aukera eta zatoz!!
Bitartean girotzen joateko, liburua argitaratu berritan idazleari EITBn eginiko elkarrizketa entzun dezakezue.