Argia. Fokua. Ikusgarritasuna. Aitortza. Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko eta eragin ahal izateko. Patriarkatuaren ezaugarrietako bat, ordea, emakumeen gaineko itzala da. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema.
Susa argitaletxeak Lisipe bildumaren baitan kaleratu zuen “Lur gainean, itzal azpian” liburua. Esaera zahar afrikar batek dio lehoiek hitz egiten ikasten ez duten arte, historia ehiztariek idazten jarraituko dutela. Hau da Lisipe bildumaren helburua: lehoiek hitza hartzea. Ahaztu gabe emakumeok ehiztariak baino bi aldiz azkarragoak izan behar dugula, ehiztariek lortzen dutenaren erdia lortzeko.
Abenduan Leirek gurean aurkeztutako “Lur gainean, itzal azpian. Emakume nekazariak eta parte hartzea” liburua eskuratu dezakezue gurean. Gurean eginiko aurkezpenaren harira, Oiartzun Irratian elkarrizketatu zuten idazlea, ez galdu aukera liburuaren nondik norakoak ezagutzeko.
Hitzaldira joaterik izan ez zenutenoi esan diezaizuekegu benetan merezi duela!! Oso gogoeta interesgarriak daude bertan