Larretako lagunak azken hilabete luzeetan duten esne soberakinarekin gazta desberdinak egiteko probetak ibili dira eta pozik iragartzen dizuegu dagoeneko merkaturatu dutela Lixuita gazta urdin ekologikoa. Guk dagoeneko dastatzeko plazerra izan dugu eta ezinhobea da, puntua ederki harrapatu diote ez baita sobera gazia. Datozen hilabeteetan ere nobedadeak izango ditugu, piskanaka produktu berriak merkaturatzen joango baitira. Adi egon!!
