Larretako lagunek arroz esne ekologikoa merkaturatu berri dute eta dagoeneko salgai duzue Laboren. Momentuz errazio indibidualetan ontziratu dute baina laster 500ml-ko ontzietan ere ekarriko digute.
Haien esnearekin eta gure zereal ekoizlea den Alcaravanek ekoitzitako arrozarekin elaboratuta dago, limoiak berriz Azpeitikoak dira. Ontzia berriz, jogurtetan bezala, kartoizkoa da.
Leireren amona Anttoni omendu nahi izan dute ontzian bere irudia jarrita, Leirek berarekin ikasi baitzuen sukaldatzen. Emaitza benetan polita iruditu zaigu eta zaporea berriz, zer esanik ez!! Mundiala!!
