facebook instagram youtube
  • Laranja ekologikoak 10kg-ko kutxetan

    Astero jasotzen ditugu Balentzia aldean Josep eta Carmenek mimoz ekoitzitako laranja ekologikoak. Oso produktu kuttunak dira Laborezainontzat. Zukurako zein osorik jateko modukoak dira. Molde ekologikoan ekoizten dituzte eta zuhaitzetik zuzenean jasotakoak normalean asteazkenero jasotzen ditugu. Prezioz oso ongi ateratzen dira, 14,12€tan ateratzen baitzaizue 10kg-ko kutxa.

    Laranjak propietate onuragarri ugari ditu:
    Kolesterol ona handitzea eragiten digu. Hesperidinari esker gertatzen da, gorputzerako oso substantzia onuragarria denez, kolesterol ona handitzen du eta kolesterol txarra jaisten du.
    Endekapenezko gaixotasunak prebenitzen ditu. C bitamina antioxidatzaile bikaina da eta gorreriari, ikusmenaren galerari edo kataratak saihesteko erabilgarria izan daiteke.
    Azido urikoa kanporatzen du gorputzetik. Mineralen konbinazioak, C bitaminarekin batera, azido kaltegarri hori kanporatzen laguntzen du.
    Katarroen aurka onuragarria da. Laranjak aldizka kontsumitzeak gorputza energiaz eta antigorputz osasuntsuz betetzen gaitu birusen aurka borrokatzeko.
    Libidoa handitzen du.
    Nerbio sistemarako onuragarria da. B taldeko bitaminetan aberatsa delako.
    Hesteetako ondoeza arintzen du, hori disolbaezina den zuntz edukiari esker gertatzen da. Idorreriaren aurkako aliatuak dira baita hemorroideen kasuan ere.
    Gorputzeko zelulak gaztetzen ditu. Bitamina dosi handiak edukita, laranjak bizitasun zelularra areagotzen du.
    Koloneko eta bularreko minbiziaren aurka lagungarria da. C bitamina, zuntz eta limonenan aberatsa delako.
    Bihotzekoak ekiditen laguntzen du.
    Pisua galtzen laguntzen digu. Asetzen gaituen eta kaloria askorik ez duen elikagaia da.
    Hortzak eta hezurrak garatzeko eta osatzeko onuragarria da. Kaltzioaren ekarpen handia dela eta gertatzen da hori.
    Odol zirkulazioa errazten du. Odol jarioa likidoagoa egiten duenez, tronboak saihetsi ditzake.
    Kolesterola jaisten du eta odoleko glukosa kopurua erregulatzen du.
    Likidoen erretentzioa ekiditeko aproposa da.

    Oraindik ez badituzu probatu Josepen laranjak, horretara animatzen zaitugu!!