Dagoeneko eskuragai duzue gurean Fernandok Araban ekoitzitako kalitatezko KOLTZA OLIO ekologikoa. Goi-mailako hainbat sukaldarik saltsak prestatzeko badarabiltela kontatu digu. Familiako lurretan erreleboa bermatuz txikitasunetik baina modu koherentean ari da lanean. Ezaugarri oleiko altuak dituenez, omega 3an eta antioxidatzaileetan aberatsa da, ez du inolako zerikusirik industriak ekoizten duen olio finduarekin eta duela urte mordoxka bat adulteratu zuten olio harekin. Badakizu Ipar Euskal Herriko eskoletan koltza olioa darabiltela sukaldatzeko zein entsaladak ontzeko?
Sare sozialetan ibiltzen bazarete, Instagramen Sukaldarixx-en perfilan dituzue hainbat errezeta koltza olioa erabilita prestatzeko: bakailu ajoarrieroa, romescu saltsa barazki, haragi zein arrainen osagarri, oilasko krispetak, etab.