facebook instagram youtube
  • Kinoa irina

    La Panacearen kinoa irin ekologikoa eskuragai duzue. Kinoa irinak, kinoaren propietate berak ditu. Bere bertute nagusia kalitate handiko proteina begetalen eduki handia izatea da, proteinen aminoazido esentzial guztiak baititu, eta hori ez da oso ohikoa landare-erreinuan. Horregatik, ezinbesteko elikagaia da dieta begano edo begetariano batean. B eta E multzoko bitamina ugari ditu, folato, zuntz, fosforo, magnesio, manganeso, burdina eta silize ugari.

    Eragin bizkorgarria eta antiinflamatorioa du, eta, gainera, gibela arazten laguntzen du.

    Glutenik ez duenez, gari-irinen eta glutendun beste zereal batzuen ordezko ezin hobea da glutenik jan ezin duten pertsonentzat eta zeliakoentzat.

    Modu askotara erabili dezakegu:

    • Ogia egiteko: irin honekin ogia egin daiteke baina hobeto funtzionatzen du ogia egiteko aproposagoak diren beste irin batzuekin nahastuz gero. Moldeko ogia egin ahal izango duzu, oratze handirik behar ez duena eta gero xerratan jan dezakeguna.
    • Bizkotxoak eta gailetak prestatzea: bizkotxo edo gaileten edozein errezetatan, gari-irin arruntaren ordez kinoa-irina erabil dezakezu. Hala, lortuko duzun bizkotxoa kaloria gutxiagokoa, osasungarriagoa eta kinoaren propietate guztiak dituena izango da.
    • Krepak edo talotxoak: ohiko irinen ordez kinoa irina erabiliz opil zoragarriak egin ditzakezu.