Zeinen gustora egon ginen asteartean Valquiriarekin ur-kefirra eta konbutxa etxean nola egin ikasten. Hitzorduak sekulako interesa piztu zuen zuen artean. Bertaratutakook Valquiriak egindakoak dastatzeaz gain, bere jarraibideekin geureak egiteko aukera izan genuen. Kefirra egiteko noduloak etxera eraman genituen eta konbutxa elaboratzeko beharrezkoa den scobya enkargatu zenigutenok astelehen eguerditik aurrera jaso ahal izango duzue. Algodoi organikozko oihalezko poltsak ere datorren astetik aurrera berriro izango ditugu eskuragarri neurri desberdinetan. Ikasitakoa etxean praktikan jarri eta zuen egunerokoan elikagai osasuntsu hauek txertatzera animatzen zaituztegu. Milesker Valquiria zure ezagutza gurekin partekatzera etortzeagatik!!

















