Angel Iturrik barazki kontserben elaborazioan ibilbide luzea eta oparoa du eta gure ohiko ekoizlea da gure hastapenetik beretik. Baina kontatu digunez, duela bost urte intxaurrondo mordoxka bat landatu zituen bere lursailetan fruta-arbolak lantzeko harrak bultzatuta. Iaz jaso zuen lehen uzta eta joan den astearen hondarrean ekarri zigun bere intxaurrondoen aurtengo uzta. Ez dute zigilu ekologikorik baina Angelek kontatu digunez izurriteei aurre egiteko ekoizpen ekologikoaren araudian onartutako tratamentu naturalak soilik aplikatzen ditu.
Intxaurrak Omega-3 gantzetan aberatsak direnez, bihotza zein garuna osasuntsu mantentzeko oso gomendagarriak dira. 2kg-ko zakuetan duzue eskuragai oso prezio onean. Guk dastatu ditugu eta oso mamitsu eta zaporetsuak dira eta ongi kontserbatzen dira zakuan bertan. Sekulako erantzuna izan du eskaintzak eta une hauetan batere gabe gauden arren, aste honen bukaeran berriro ere jasotzea aurreikusita dugu. Dastatzera animatzen zaituztegu!