Gureak-en barruan adimen-desgaitasuna duten pertsonak lan-munduan txertatzeko Pausoak naturarekin harremanetan garatzen den programa okupazionala da. Kutxa Ekogunea parkean dago, Donostiako erdigunetik 10 minutura. Programako kideek Miramongo lurretan mimoz ekoitzitako barazkiak jasotzen ditugu urtero uztailean zehar. Gaur jaso dugu aurtengo lehenengo haien uzta: entsaladako eta saltsa egiteko tomatea eta lekak. Kalitate bikaineko barazki ekologikoak ekartzeaz gain, alaitasunez betetzen dute Denda. Milesker bihotzez!!