facebook instagram youtube
  • ES
  • Himalaiako gatza

    Aurreratu genizuen moduan Produktu Taldeko kideok gaur egun Laboren dugun eskaintza aztertzen ari gara, aurrez finkatu ditugun irizpideen arabera produktu horiek bertan egon behar ote duten ala ez erabakitzeko. Gaur egun eskaintzen ditugun 1.600 produktu ingurutik gure balorazioa gainditu ez dutenak soilik 62 dira. Horien gaineko lanketa abiatu dugu, lan ildo desberdinak zehaztuz:

    Lanketaren lehen ondorioetako bat Himalaiako gatza gure eskaintzatik erretiratzea izan da. Asko hitz egiten da gatz honen inguruan eta hainbat ikerketek erakusten dutenez, hedatuak dauden uste ugari faltsuak dira, ez baitute oinarri zientifikorik.

    Gatz hau soilik kloruro sodikoz (%95ean) osatua dago eta kantitate txikitan baita beste mineral gutxi batzuez ere (%3-%5). Dena den, ezin esan mineral horien aparteko iturria denik (kaltzioa, potasioa, magnesioa, iodoa, fluorra, zinka, kromoa, kobaltoa, kobrea eta urrea), izan ere, oso kantitate txikietan hartzen baitugu. Almendra edo brokoliaren bidez elikagai guzti hauek kantitate handian barneratzen ditugu. Konposizioari dagokionez, Himalaiako gatza eta gatz arrunta oso antzekoak dira; izan ere, gatz arrunta %98an kloruro sodikoa da. Adituek eguneko 6g gatz baino gehiago ez kontsumitzea gomendatzen dutela kontutan hartuta, gatz bat ala bestea kontsumitu ez dago alderik. Beraz, gatz arrunta jaten ari gara, kantitate berarengatik askoz ere gehiago ordainduta.

    Gainera kontutan izan behar dugu, non eta nola ekoizten den Himalaiako gatza, bere izenak dioenaren kontrara, ez da Himalaiako mendilerroan ekoizten bertatik 300 kilometrora dagoen Pakistango Khewra meategietan baizik. Bertatik 600.000 tonelada gatz ateratzen dira urtero eta meategia erakargarri turistiko bihurtu dute, urtero 300.000 turisten bisita jasotzen dutelarik.

    Himalaiako gatzaren erauzketa ez dago ez erregulatu eta ezta kontrolatua ere inongo giza eskubideengatik eta jarduera erabat kontrobertsiala da ingurumenean zein arlo sozialean duen inpaktuarengatik. Meatzarien lan-baldintzak, beste edozein mineralen erauzketan ari diren meatzarien parekoa dena, negargarriak dira jakinik giza eskubide zein etikaren alorrean inolako kontsideraziorik ez duen herrialde batez ari garela.

    Guzti hori jakinda, Laboretik ez dugu Himalaiako gatzaren kontsumoa sustatu nahi eta beraz, gure produktu zorrotik kendu dugu. Zuek ere gaiaren inguruan hausnartu eta zuen erosketa birplanteatzera gonbidatzen zaituztegu. Nahiz eta guk ez eskaini ez dezazuen erosten jarraitu.

    Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dituzue pare bat lotura interesgarri:

    https://www.alimente.elconfidencial.com/consumo/2018-10-18/sal-rosa-himalaya-buena_1629441/

    https://www.lavanguardia.com/comer/materia-prima/20200819/32831/mitos-sal-himalaya.html