Hasi gara piskanaka Argiaren udazkeneko uzta jasotzen. Dagoeneko eskuragai dituzue Hazien inguruko liburu mardula eta 2025eko Ilargia eta landareak agenda.
Etxerako elikagaiak sortzeko oinarria; komunitateetan belaunaldiz belaunaldi egin den hautatze lan kontzientea, espezie bakoitzaren gustuko ezaugarriak iraunarazteko; mundu mailan jokatzen den buruaskitasuna vs desjabetzea borroka; Euskal Herriko klimaz eta kulturaz mintzo zaigun alea; barazkiak, lekaleak, zerealak, loreak garatzen ikustearen plazera; bizitzaren zikloa osatzea eta berrabiaraztea… Gai horiek guztiak ditu hizpide liburuak.
Miguel Arribas Kelo eta Marc Badalen liburu honek azalpen zehatzak ematen ditu gure baratzeetako 60 espezieren haziak egiteko: nola zaindu bakoitza haziak eman ditzan; uzta nola eta noiz bildu; haziak ongi hautatzeko jarraibideak; behar bezala kontserbatzeko nola garbitu eta gorde…
Liburu hau eskutan, erein eta partekatu itzazu etorkizunean jaso nahi duzunaren haziak.
Guy Kastler Via Campesinako Europako koordinatzaileak, liburu honetarako berariaz idatzi duen artikuluan honako egi biribila dio: “Hazia kontrolatzen duenak elikadura kontrolatzen du. Elikadura kontrolatzen duenak herria kontrolatzen du.”
Liburuaren egileei egindako elkarrizketa ikusteko aukera duzu lotura honetan.
Agendan berriz, ilargiaren araberako urte guztiko lanak, astero nola egin baratzean, fruitu arboletan, lorategian eta basoan: noiz eta zer erein, zer landatu, nola inausi, nola tratatu, zer uzta jaso, nola txertatu… xehatzen du Jakoba Errekondok. Agenda hau bezalakorik ez duzu topatuko euskaraz! Lantokian erabiltzeko ere erosoa eta atsegina da. Ikastetxean erabiltzeko material hezitzailea da eta eskola baratzerako funtsezko tresna.
Ilargiaren araberako urte guztiko lanak, astero nola egin baratzean, fruitu arboletan, lorategian eta basoan: noiz eta zer erein, zer landatu, nola inausi, nola tratatu, zer uzta jaso, nola txertatu…
Zortzigarren urtez, Jakoba Errekondoren urteetako jakintza eta esperimentazioa topatuko dituzu, zehaztasunez eta mimoz egindako lan honetan. Antton Olariagarenak dira azala eta barruan dauden animalia laguntzaileei buruzko hamahiru lamina ikusgarri.
Antolatu baratzean eta orokorrean landareekin egin beharreko lanak ilargiaren arabera.
Erosketa antolatzerakoan, kontuan izan zer den bertakoa eta sasoikoa.
Etxean falta ezin diren bi altxor dudarik gabe!