facebook instagram youtube
  • Glutenik gabeko Zitueneren pasta

    Zitueneko lagunak pasta berriekin esperimentatzen ari dira eta berriki merkaturatu dituzten gari-beltzarekin eginiko espiralak dagoeneko salgai dauzkagu. Ez dute glutenik gabeko zigilua eskuratu obradore berean ekoizten baitute gainerako pasta ere eta beraz, legez behartuta daude glutenaren aztarnak izan ditzakeela adieraztera baina intoleranteentzat aukera bikaina da. Elikadura inklusiboa bertatik bertara, milesker bikote!!