Aurreratu genizuen moduan glutenik gabeko pastaren eskaintza hobetzeko lanean jardun dugu azkenaldian. Bada, pozik iragartzen dizuegu hobekuntza nabarmena txertatu dugula Lazaretti etxeko lekale eta glutenik gabeko zerealekin elaboratutako pastei esker. Bazkideoi galdetegia egin genizuenean, zuetako batzuk etxe honetako pasta galdegin zeniguten eta erraza ez bada izan ere, azkenean lortu dugu gure apaletaraino ekartzea. Pasta berri hauetako batzuk Castagnoren pastak ordezkatuko dituzte (txitxirio pasta, dilista gorri espiralak, arroz espiralak, etab.), izan ere, Castagnoren produktuen glutenaren kutsadura gurutzatua izateko arriskua dute eta beraz, alergia, intolerantzia edo zeliakia kasuetarako ez da egokia. Lekaleen irinarekin egindako pasta jatea proteina iturri begetala bermatzeko modu aproposa da bereziki uda garaian, eltzekariak horren ondo sartzen ez zaizkigunean. Espiral eskaintza zabalaz gain, gari beltz kuskusa ere eskuratu dugu, graneleko dispentsadoreen gunean duzue eskuragai.
Ari da pixkanaka glutenik gabekoen pasiloa forma eta kolorea hartzen. Glutena jateko aukera eduki zein ez baduzue non aukeratua!!