Eguberrietako beste elikagai kuttun bat Irrikako Ainarak horrenbeste mimorekin ekoitzitako txokolatezko polboroiak dira. Asteazkenero jasotzen ditugu. Gluten eta azukrerik gabeak dira.
Bestetik, iaz bezala, aurten ere, Errege Egunerako erroskoa eskatzeko aukera izango duzue. Hiru mota dituzue aukeran:
- Boniato erroskoa bete gabe (azukre, esne eta arrautz gabea)
- Boniato errosko betea (natazkoa azukre eta arrautz gabea, eta, kremazkoa azukre eta esnerik gabea)
- Brioche betea
Errazio indibidualak ere badaude aukeran. Guztiak glutenik gabeak dira.
Eskaerak urtarrilak 2ra arte, ostirala, egin ditzakezue.
Dastatzera animatzen zaituztegu!!






