facebook instagram youtube
  • Garbiketa pertsonaleko xaboiak pisura

    Zero zabor filosofiarekin bat egin eta kontsumo jasangarriagoaren alde egiteko beste urrats garrantzitsua eman dugu gaurkoan. Xaboi eta xanpu solidoekin moldatzen ez zaretenontzat alternatiba eskuratu dugu.

    Xanpu, dutxako gel eta eskutako xaboi sulfatorik gabeak pisura erosi ahal izango dituzue hemendik aurrera. Bag-in-box formatuan datoz, %100 birziklagarriak diren materialekin eginak. Xaboi guztiak biodegradagarriak eta hipoalergenikoak dira; sulfato, fosfato, parabeno, kathon, nikel, ftalato, parafina, silikona, PEG, triklosan, formaldehido, transgeniko eta fenoxietanolik gabeak; beganoak eta animalietan testatu gabeak dira.

    Te zuhaitz eta izpiliku xanpuak hidratatu eta babestu egiten du buru-azal sentikorra, zahia prebenitzen du eta zorrien aurka eraginkorra da. Ile normal eta koipetsuetarako egokia da eta ilea haztea estimulatzen du.

    Xanpu neutroak, aldiz, ile kaltetua eta buru-larruazal sentikorra garbitu, babestu eta hidratatu egiten du modu naturalean. azkura lasaitzen du eta zoldaren aurka aproposa da. egokia da ile hauskor eta koipetsuarentzat. Ileari indarra eta distira ematen dizkio.

    Aloe vera eta ahuakatedun dutxako gela antiseptiko naturala da, azala lasaitu eta bikain hidratatzen du. Kalenduladun eskuko xaboiak kolagenoa sortzeko eta azala erregeneratzeko lagungarria da, antiinflamatorioa da, lasaigarria, antiseptikoa eta orbaintzeko ahalmen handia du.

    Hurrengo eskaeran argana daraman ileko akondizionatzailea ere eskuratuko dugu.

    Pisura eskaintzen dizkizuegun gainerako xaboien kasuan bezala, zuen botilarekin etorri eta goraino bete kobraketa errazteko.

    Oso pozik gaude kalitate bikaineko produktuak izateaz gain, prezioz oso ongi ateratzen baitira. Zuk ere egin osasunaren eta hondakinak murriztearen alde!!!