Garbigailurako xaboia tiretan ekarri dugu. Pisua hartzeko arazoak badituzu, igogailurik gabeko etxean bizi bazara zein bidaian eramateko aproposa da. Neutroa eta lore usainekoa dituzue aukeran. Xaboi likidoak bezain ongi garbitzen du eta ez du leungarririk behar. Konposizio aldetik oso ona iruditzen zaigu.
Azal sentikorretarako egokia, arropa zuri zein koloretakoa garbitzeko aproposa, garbigailu guztietarako baliogarria, osagai kimiko eta kutsagarririk gabea, beganoa eta animalietan testatu gabea da eta kartoizko bilgarri biodegradagarrian dator.
Ez duzu garbitzeko ahalmena sakrifikatu behar modu jasangarriagoan garbitu nahi izateagatik. Beste edozein detergente likido edo hautsen ahalmen bera baitu.
Garbigailuaren tanborrean edo kaxoian sar dezakezu. 4kg arropa garbitzeko xaboi tira erdiarekin nahikoa da eta 7-8kg arropa garbitzeko edo arropa oso zikina badago, tira osoa erabili beharko duzue.
Bestetik, zuetako batzuek eskatu bezala, azido zitrikoa ere dagoeneko salgai dugu. Azido zitrikoarekin, kare-hondarrak kendu, komun-ontziei distira atera eta zikinkeria-hondarrak garbitu daitezke. Koilarakada bat azido zitriko litro bat uretan diluitu behar da, spraya duen ontzi batean jarri eta manparak eta beste gainazal batzuk ihinztatu, ondoren zapi edo trapu batekin errepasatuz. Azido zitrikoa hautsezko garbigarri naturala da, eta hainbat aplikazio ditu etxea garbitzeko, ontzi-garbigailurako eta arropa garbitzeko osagarri gisa. Azido zitrikoa indar handiko desinkrustatzailea, deskaltzifikatzailea, ontziteria distiratzailea, arropa leuntzailea eta herdoil kentzailea da.
Etxeko garbiketan ere zaindu zuen osasuna eta egin ingurumenaren alde!!