facebook instagram youtube
  • Garaiko hezurdun fruta

    Hondartzan, igerilekuan zein mendian askari osasuntsua egiteko garaiko fruta ekologiko bikaina duzue Laboren esku-eskura: melokotoi hori eta gorriak, briñoiak, paraguaioak, aranak, abrikotak, etab. Gainera pixkanaka-pixkanaka hasi gara aurtengo uztako lehen sagar eta udareak ere jasotzen.

    Melokotoi horiak Ecortigosok Alfaron modu biodinamikoan ekoitzitakoak dira, berriki hasi gara jasotzen aurtengo lehenengo aleak. Ez genuen ahaztua iazkoen usain eta zapore goxoa!! Fruta bikaina benetan!! Zorionekoak gu horrelako elikagaiak dastatu eta zuen eskura jartzeko aukera izateagatik!!

    Baliatu aukera eta gozatu sasoi honetako elikagai gozoekin!!