Uda garaiko elikagai kuttuna dugu bertako TOMATEA. Entsaladan, beste plateretara gehituta, zukuak egiteko zein gazpatxo freskagarria prestatzeko aproposa. Badira aste batzuk Oarsoaldea zein Donostialdeko nekazariak tomateak ekartzen hasi zitzaizkigula. Zapore bikaina dute benetan!!! Gozatu!!
Garaiko beste barazki freskagarri eta osasuntsua KUILUZEA edo LUZOKERRA dugu. C bitaminan eta potasioan oso aberatsa da, defentsak indartzeko, kolagenoa sortzeko, erradikal libreetatik babesteko, tentsioa eta nerbio-sistema erregulatzeko eta diuretiko gisa baliotsua. Entsaladetan, zukuetan zein zopa hotzetan jateko modu askotara presta daiteke, datorren astean gure webgunean errezeta desberdinak proposatuko dizkizuegu. Inguruko nekazarien uzta oparoa duzue aukeran, Elikan, Etxetxo Baserrian, Arraztalon zein Wilmar Baserrian ekoitzitakoak. Zuen udako dietan elikagai osasuntsu hau txertatzera animatzen zaituztegu!! Probatu errezeta desberdinak!!
Arraztaloko lagunek Oiartzunen mimoz ekoitzitako ALBERJINIA ekologikoak eskuratzeko aukera baduzue Laboren. Labean, plantxan edo frijituta prestatzeaz gain, pate begetala egiteko aproposa da. Bazenekien Arraztalok gaixotasun psikikoa duten pertsonei lan-munduan integratzen laguntzen diela nekazaritzako sektorean lanpostuak sortuz? Pozik gaude gure hondar aletxoa jar dezakegulako gizarte inklusibo baten alde.
Adimen-desgaitasuna duten helduen benetako inklusioa lortzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean dihardu FundaciĆ³n Goyenechek eta astero-astero ekartzen dizkigute Pausoak programako neska-mutilek maitasunez ekoitzitako barazkiak. Azken astetan LEKAK eta tomateak ekarri dizkigute. Garaiko barazki bikainez gain, alaitasuna ere ekartzen digute banaketa egitera etortzean. Eskerrik asko!!!
Gure inguruko nekazariek baratzak gainezka dituzte garaiko uzta ezin oparoagoarekin eta aipatutakoez gain, honako barazki hauek ere ekartzen dizkigute: MALABAR ZIAZERBA, PATATA, PIPER BERDE LUZEA, GERNIKAKO PIPERRA, PIPERMINA, KUIATXOA, TIPULINA… Baliatu uda garaia barazki hauekin bestelako errezetak ere prestatzeko.