Lapurdiko garagar ekologikoarekin eginiko kafearen tokiko alternatiba osasuntsua salgai jarri dugu uda honetan. Garagarra nutrizio balio handiko zereala da, zuntz, bitamina eta mineraletan aberatsa. Liseriketarako eta zirkulaziorako onuragarria izateaz gain, energia ematen du. Badakizue gure arbasoek garagar-kafea edaten zutela ohiko kafearen ordez? Emakume bizkaitar baten antzinako dokumentu batekin egin zuen topo Urruñar sustraiak dituen Leslie italiarrak eta Euskal Herriko garagar-kafearen berpizkundea bultzatu nahi du. Badirudi Bizkaiako emakume baten antzinako dokumentu batekin topo egin zuela eta bertan kontatzen du garagar-kafea edaten zutela kaferik ez zuten garaian. Egun kafea asko kontsumitzen denez, garagarraz ahaztu egin gara baina gure lurretan tradizio handia zegoen garagar edaria edateko baita baserrietan ere.
Garagar-kafea kafetera italiarrean edo filtrodunean prestatzeko aproposa da eta infusioa, aldiz, kukitxa bezala uretan irakinda edo argazkian ikus dezakezuen ontzian infusionatuta. Garagarraren infusioa eta gaztain eta garagar infusio nahasketa ekarri dizkigu. Kafeinarik gabeko edari goxo eta bereziak dira, heldu zein haurrentzat aproposa.
Euskal Herrian laborantza ekologikoa erabiliz ekoitzitako garagar haziak Lesliek Itsasun duen lantegian garbitu, bereizi eta neurtzen ditu. Ondoren, gure arbasoen teknika erabiliz txigortzen ditu, zerealaren zapore guztiak agerrarazteko.
Garagar kafea (“Orzo”) iragazkidun kafe-makinan, kafe-makina italiarrean zein French press pistoi-makinean presta daiteke. Hur eta ogi txigortu ukitua du.
Garagar infusioa (“Mugicha”) teontzian edo French press pistoi-makinan prestatu dezakezue. Bizkotxo eta karamelu ukitu du.
Garagar eta gaztain infusioa ere (“Gaztaina”) teontzian edo French press pistoi-makinan prestatu dezakezue. Gaztainari esker, naturalki zapore gozokoa da.
Guk hirurak dastatu ditugu eta benetan zapore goxoa dute, garagar-kafeak ohiko kafearen oso antzeko zaporea du eta infusioak elikagarriak izateaz gain gozo ukitua dute. Probatzera animatzen zaituztegu!! Berreskuratu dezagun antzinako usadioa!!



