facebook instagram youtube
  • Freskagarri osasungarriak

    Haur, gazte zein helduok ohiko freskagarrien alternatiba osasuntsua izan dezagun hona hemen gure proposamena. Egun, zorionez, gazteen artean alkoholik gabeko edarien gero eta eskaera handiagoa dago. Bidezko Merkataritzan oinarritutako enpresa da Cupper eta merkaturatu berri dituen azken produktu hauetan ere produktu naturalen aldeko apustua egin, osagaietan arreta jarriz: %100ean osagai ekologikoak dituzte, ez dute inolako zapore potenziatzaile edo gozogarri artifizialik. Frutarekin eginak dira, osagaien %40a baino gehiago zuku ekologikoak baitira, naturalki gozoak. Ontziak ere birtziklagarriak dira eta ez dute plastikorik. Ez dute kafeinarik, ez dira edari energetikoak.

    Azukre erantsi eta gasik gabea izanagatik benetan goxoak!! Hotzak edateko dira eta prezioz ere primeran ateratzen dira, euroaren bueltan eta edozein tokira eramateko formatu arina dute. Zaindu zure eta zure etxeko txikienen osasuna, baztertu Kas, Coca Cola eta antzerakoak eta egin osasunaren alde!!