Aste honetan Aitorrek mimoz eginiko ezti ekologikoa jaso dugu. Hiru moten artean aukeratu ahal izango duzue: batetik, Oiartzunen ekoitzitako gaztain eztia eta, bestetik, Valderejoko Parke Naturaletik gertu elaboratutako txilarraren ezti krema eta milalorea.
Kontatu digunez, bere erleen barietatea antzinakoa da eta Europako erle mota guztien odola dutenez gaixotasunen aurrean indartsuagoak dira baina baita mantsoak ere, erlauntzen azpian lo kuluxka inolako babesik gabe egiteko moduan.
Aitor urte luzez aritu da Frantzian erleei eta eztigintzari buruz formatzen eta hizketan berehala nabaritzen zaio sentitzen duen pasioa. Zaporean ere nabari da!!
Udazken eta negu honetarako eztiz ederki hornituta gaude, aurten sekula baino ezti eskaintza zabalagoa izango baitugu!! Zorionekoak gu!!