facebook instagram youtube
  • Euskal ardo ekologiko berriak

    Euskal mahastizainen ardo ekologiko berriak dituzue aukeran gaurtik aurrera Laboreko Ardoen Txokoan:

    Lezaun Tempranillo 2024: Nafarroa Jatorri Deiturako 2025eko ardo gazte onena.

    Mendiko ‘Zapa-zapa’: Biba Ardoaken katalogoan berria. Syrah eta tempranillo naturala.

    Etxondoa ‘Xut’ beltza 2023: Irulegiko ardo oso dotorea, fina eta freskoa.

    Gainera, aspaldian faltan genuen Baztango Xurie upategiko ‘Kiribil’ 2024ren uzta berria ere dagoeneko eskuragai duzue.

    Biba Ardoak kooperatibak eskaintzen dituen ardo guztiak ekologikoak dira baina denak ez dira naturalak, hau da, ekologikoak izateaz gain, bere legami propioekin hartzituta (haien ardoen %98 horrelakoak dira), filtratu gabe, klarifikatu gabe eta sulfitatu gabe (edo <30mg/L SO2 botilaratzean bakarrik). Gaur egun haien ardoen %35-40 inguru dira naturalak. Gure eskaintzara gehitu ditugun ardoen artean Zapa-Zapa da ardo naturala den bakarra, beste biak filtratuak direlako (nahiz eta beste baldintza guztiak betetzen dituztenez, ziurrenik naturalak liratekeen).

    Ea zuen gogokoak diren!!

    Menu eta okasio desberdinetarako euskal mahastizainen ardo ugari dituzue aukeran gurean. Oparitzeko zein autokontsumorako. Ardoa ere irizpideekin kontsumitu!!