facebook instagram youtube
  • Etxeko garbiketarako xaboia tiretan

    Tiretan datorren garbigailurako xaboiak zuen artean nolako arrakasta izan duen ikusita, Natulim etxe katalanaren beste bi produktu eskuratu berri ditugu: ontzi garbigailurako pastillak eta zoru garbitzailea tiretan. Ontzi garbigailurako pastillak %100ean disolbatzen dira eta produktu bakarrean guztia dugu (kristalak babestu, dizdira eman, gatzaren funtzioa bete, lehorketa aparta eta koipe kentzailea). Zoru garbitzailea berriz, zoru mota guztietarako egokia da, egurrezko altzariak garbitzeko ere balio du eta erabat disolbatu eta erraz lehortzen da.

    Ea gustoko dituzuen!!