facebook instagram youtube
  • Zainzuri zuri gratinatuak

    Laboren eskuragai

    • Zainzuria
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Gazta
    • Espezieak

    OSAGAIAK

    • Zainzuri zuriak (zurituak eta egosiak)
    • Oliba-olio birjina
    • Gatza
    • Gazta birrindua
    • Piperrautsa

        PRESTAKETA

        Lehenik, zuritutako eta egositako zainzuriak hartu eta plater batean jarri. Zainzuriei oliba-olio eta gatz pixka bat gehitu. Osagai horiek gehitu ondoren, gazta birrindua eta piperrautsa gehitu. 

        30 segunduz mikrouhin-labean sartu, 30 segundoko denborak gehitzen joan, gazta urtu arte. Nahiago izanez gero, labean edo aire-frijigailuan ere egin daiteke. Errezeta bukatzeko zerbitzatzea besterik ez zen faltako.

        IRUZKIN DIETETIKOA

        Errezeta hau egitea oso azkarra da, eta baita oso zaporetsua ere. Ezin hobea da egositako zainzuri-zuriak jateaz aspertuta gaudenerako. Zainzuriek, gorputzarentzat onuragarriak diren proteinak eta mineral asko asko dituzte.