facebook instagram youtube
  • Azalore pizza

    Laboren eskuragai

    • Azalorea
    • Arrautzak
    • Gazta
    • Gatza
    • Espezieak
    • Txanpinoiak
    • Tomatea kontserban

    OSAGAIAK (2 pertsonentzako)

    • 150g azalore
    • Arrautza 1
    • 250g gazta xehetu
    • Gatza
    • Piperbeltza
    • Tomate birrindua
    • Mozzarella gazta
    • Albahaka
    • Txanpi├▒oiak edo perretxikoak
    • Urdaiazpikoa

    PRESTAKETA

    Pizzaren masa prestatzeko, lehenik, azalorea xehetu eta gaztarekin nahasiko dugu. Arrautza, gazta eta piperbeltza bota, dena integratua egon arte nahastu. Labe-erretilua paperez estaliko dugu, eta bertan masa jarri, biribil forma emanez.

    10 minutuz sukaldatuko dugu. Bitartean, gainerako osagaiak prestatu eta moztuko ditugu. Pizzaren oinarria eginda dagoenean, atera eta osagaiak gainean jarri. Berriro pizza labean sartuko dugu, 10 minutu inguru. Denbora pasatutakoan atera eta prest egongo litzateke.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Azalore-pizza hau aukera ezin hobea da glutenik gabea eta irin-txuri gabea baita. Pizza hau oso azkar egiten da eta gehien gustatzen zaizkizun osagaiak gehitzen ahal dizkiozu gainean.