Laboren eskuragai
- Tofu
- Kale aza
- Baratxuria
- Espezieak
- Sesamoa
- Gatza
- Oliba olio birjina extra
- Tamari saltsa
OSAGAIAK (pertsonako)
PRESTAKETA
Lehenik tofuaren kontserbatzeko likidoa bota eta ondo xukatu. Sukaldeko paper xurgatzaile batean bildu. Plater baten gainean garri eta gainean pisuzko zerbait, 10 minutuz utzi. Tofua karratu txikitan moztu eta gatza eta espeziak gehitu. Kale aza zatitan moztu eta garbitu.
Zartagia oliba-olio pixka batekin berotu eta tofua bertan sukaldatu. Baratxuri alea xehe-xehe egina gehitu. Ondoren kale aza gehitu soia-saltsarekin eta urarekin batera. Nahasketa osoa sukaldatu, aza tamaina erdira murriztu arte. Azkenik sesamoa gehituko dugu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Errezeta hau ezin hobea da bazkaria edo afaria azkar inprobisatu behar dugunean. Lehen edo bigarren plater gisa erabil dezakegu. Plater bakar bezala ere kontsumitu dezakegu, aleren bat edo zerealen bat erantsita.