facebook instagram youtube
  • Tofu eta almendrazko nuggets-ak ahuakate maionesarekin

    Laboren eskuragai

    • Tofu
    • Baratxuria
    • Tamari
    • Espezieak
    • Oliba olio birjina extra
    • Txitxirio irina
    • Almendrak
    • Legamia
    • Ahuakatea
    • Gatza
    • Limoia

    OSAGAIAK (4 pertsonentzat)

    • 400g tofu
    • 2 baratxuri-ale
    • 4 koilarakada soja-saltsa
    • Koilarakadatxo bat piperrauts
    • 4 koilarakada oliba-olio
    • 4 koilarakada txitxirio irin
    • 4 koilarakada ur 
    • 150g almendra
    • 4 koilarakada nutrizio-legamia
    • Gatza
    • 2 ahuakate
    • Limoi erdi baten zukua

    PRESTAKETA

    Lehenik tofua bere ontzitik atera eta sukaldeko paperean bilduko dugu, gainean pisua jarriz. Tofua 5 minutuz utziko dugu. Ontzi batean baratxuri xehetua, soja-saltsa, piperrautsa eta olioa nahasi.

    Tofua xerratan moztuko dugu, ondoren espeziakin nahastuz. Labea 200ÂșC-tan berotuko dugu. Orain lehenengo arrauztatua prestatuko dugu. Beste ontzi batean txitxirio irina, ura eta oliba-olioa nahasiko dugu. Orain bigarren arrauztatua, almendrak, legami-nutrizionala eta gatz pixka bat irabiatuko ditugu. 

    Pasatu tofu xerra bakoitza garbantzu nahasketatik eta ondoren almendra-nahasketatik. Labe-erretiluaren gainean jarri eta 15 minutuz sukaldatu.

    Ahuakate maionesa prestatuko dugu. Bi ahuakateak erditik zabalduko ditugu, hazia kenduz. Ahuakatea limoi eta gatz zukuarekin batera txikituko dugu. Azkenik nuggets-ak, ahuakate maionesarekin zerbitzatu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Errezeta honetan, oilasko-nugget klasikoen bertsio begano eta osasungarria dugu. Tofua energua-iturri bikaina da, proteinatan oso aberatsa baita, horregatik haragiaren ordezko ona da. Kaltzio iturri harrigarria ere bada. Horrez gain, A bitamina ere dauka beste mineral ugarirekin, hala nola, burdina, manganesoa, selenioa, zinka eta kobrea. Gainera, menopausiaren sintoma batzuk hobetzen laguntzen du.