facebook instagram youtube
  • Shitake eta azalore krema

    Laboren eskuragai

    • Patata
    • Porrua
    • Oliba olio birjina extra
    • Esnea
    • Gatza
    • Kuia
    • Shitake
    • Azalorea

    OSAGAIAK

    • 100g porru
    • Azalore bat
    • 3 azenario
    • Patata bat
    • 150g kuia
    • 450g shitake
    • 300ml esne edo soja edaria
    • 2 goilarakada oliba olio
    • Gatza
    • Litro bat ur

    PRESTAKETA

    Ura lapiko haundi batean egosten jarri.

    Bitartean porrua, azenario, patata, azalorea eta kuia zuritu eta xehe-xehe moztu.

    50g shitake gorde, gero erabiliko baitugu. Eta gainontzeko 400g-ak gainontzeko barazkiekin batera tapatuta egosten jarri.

    Ordu erdi pasata, esnea, gatza eta oliba olioa gehitu.

    Gordetako shiitakeak plantxan egin, apaingarri gisa erabiliko baititugu.

    Plater sakon batean purea jarri, gainetik shitakeak eta oliba olio apur bat.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Aldian aldiko jakien kontsumoa osasunerako eta ingurumenerako ona izateaz gain, garaiarekin batera daukagun eguraldiak eskatzen dituen errezetak egitea gomendagarria da. Beraz, krema hau ezinhobea da negu bukaerako egun euritsu eta hotzetarako.

    Gainera, onddo jangarrien kontsumoa gomendagarria da. Eta Euskal Herrian nahiko barneratua badaukagu ere, azarotik aurrera ez dugu hauenkontsumoa mantentzen (onddo beltzaren garaia bukatzen denean).

    Beraz, errezeta honen bidez onddoen kontsumoa luzatzeko aukera dugu.