facebook instagram youtube
  • Patata eta porru krema barazki txips-ekin

    Laboren eskuragai

    • Patata
    • Porrua
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Piper beltza
    • Azenarioa
    • Erremolatxa
    • Batata

    OSAGAIAK

    • 400g patata
    • 3 porru ale
    • Oliba-olio koilarakada bat
    • Gatza
    • Piperbeltza
    • 2 azenario
    • Erremolatxa bat
    • Batata erdi bat

    PRESTAKETA

    Lehenik, patata zuritu eta garbituko dugu, ondoren laukitxoetan moztu. Ondoren porruak ondo garbitu. Xehe-xehe moztu eta urarekin ongi garbitu dugu. Zartagi batean, olio pixka batekin 10 minutuz sukaldatu.

    Ontzi batean patata, urarekin batera 20 minutuz egosiko dugu, samurra egon arte.

    Barazki txipsak prestatzeko, barazkiak zuritu, puskatu eta fin-fin zatitu. Zatitu ondoren, zartagian olio pixka batekin sukaldatu, kurruskariak egon arte. Aire-frijigailuan edo labean ere egin daitezke. Prest daudenean piperbeltz pixka bat gehitu.

    Patata eta porrua irabiatuko ditugu, krema sortuz. Plater batean krema eta barazki txipsak zerbitzatu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Kremak era guztietako barazkiez gozatzeko modu atsegina da, eta, gainera erraz konbinatu ahal dira, bai frutekin, zerealekin edo lekaleekin. Proposatzen dizugun krema honek lehen plater gisa balio du, baita plater bakar gisa, arrautza gehituta adibidez.