Laboren eskuragai
- Txitxirioak
- Dilistak
- Babarrun txuria
- Piperra
- Tipula
- Tomatea
- Oliba olio birjina extra
- Ozpina
- Piper beltza
- Gatza
- Perrexila
- Mostaza
- Limoia
OSAGAIAK (2 pertsonentzako)
• 150 gr de txitxirioak kontserban edo lehenagotik egosiak (50 gr lehorrean).
• 150 gr de dilistak kontserban edo lehenagotik egosiak (50 gr lehorrean).
• 150 gr de babarrunak kontserban edo lehenagotik egosiak (50 gr lehorrean).
• ½ piper berdea edo gorria
• ½ tipula
• 8 – 10 txerri tomatea
• 50 ml oliba-olio birjina
• 15ml modena ozpina
• 1 koilarakada mostaza
• Limoi 1 zukua eta birrindura
• Gatza eta piperbeltza gustura
• Perrexil freskoa edo lehorra
PRESTAKETA
Lekaleak etxean egosten baditugu, egosi ordu betez aurreko egunean berakatzarekin, eta lekale kontserba erabiltzea aukeratzen badugu, ondo garbitu.
Bitartean, moztu tipula eta piperra zati txikitan eta txerri tomateak erditik eta gorde dena lekaleekin ontzi batean..
Saltza prestatzeko, ondo nahastu sardexka batekin: ziapea, limoi-zukua eta birrindura, perrexila, oliba-olio birjina, modenako ozpina, gatza eta piperbeltza.
Bota saltsa ontzira barazkiekin eta lekaleekin ongi nahasteko. Zerbitzatzeko prest dago.
IRUZKIN DIETETIKOA
Entsaladak, plater nagusia dira bero egiten duen egun horietan eta zerbait freskoa nahi izaten dugunean. Erraz prestatzen dira eta milaka era desberdinetara egin daiteke. Gainera, tuperran eramateko aukera bikaina da.
Hona hemen aukera desberdin, gozo eta oso elikagarria. Lekaleei eta barazkiei esker, zuntzez, mikronutrientez (bitamina eta mineralak) eta proteinan aberatsa den platera lortzen dugu.
Etxean egindako saltsa, ezinhobea da erositakoengatik ordezkatzeko ete gure platerei zaporea emateko.