facebook instagram youtube
  • Ilar-opil gaziak garbantzu irinarekin

    Laboren eskuragai

    • Ilar txikia
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza
    • Espezieak
    • Txitxirio irina

    OSAGAIAK

    • 100g txitxirio irin
    • 80-90ml ur
    • 100g ilar egosi
    • Kurkuma koilarakada erdia
    • Piperrauts koilarakada erdia
    • Piperbeltza
    • Oliba-olioa
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Ontzi batean txitxirio-irina eta espeziak jarri, ondo nahasi pikorrik ez gelditzeko. Pixkanaka pixkanaka ura gehitzen hasiko gara, arrasto lehorrik ez geratu arte. Ondoren ilarrak gehitu eta ondo nahastu. Masaren testura lodi samarra izan behar du, baina ez gehiegi, gosaritako opilak prestatuko bagenitu bezala. Estali eta 30 minutuz utziko dugu.

    Zartagia olio pixka batekin koipeztatuko dugu. Masa poliki-poliki gehituko dugu, forma biribildua emanez, ez oso meheak. Zartagia potentzia erdian jarriko dugu. Opilari burbuilak ateratzerakoan, buelta emanen diogu espatula batekin. Beste aldetik 2 minutuz sukaldatu eta atera eginen ditugu. Horrela gainerako masarekin jarraituko dugu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Errezeta hau beganoa eta glutenik gabea da. Ilarrak gustuko ez badituzu, horiek kontsumitzeko modurik onena da, zaporea ez baita asko areagotzen. Errezeta hau entsalada fresko batekin batera jan dezakegu, sarrera edo lehenengo plater bezala ere balio dute.