facebook instagram youtube
  • Platano eta intxaur izozkia

    Laboren eskuragai

    • Platanoa
    • Intxaurrak
    • Esnea

    OSAGAIAK

    • Bost platano
    • 200ml esne
    • Pare bate intxaur eskukada

    PRESTAKETA

    Platanoak aldez aurretik izoztu behar dira, 12 ordu lehenagotik gutxienez. Honi esker izozkia sendoagoa aterako da.

    Platanoak izoztuta dauzkagunean, hatz baten lodieran moztu eta apurka-apurka esnea gehituz irabiatuko ditugu.

    Masa homogeneo bat daukagunean, intxaurrak gehitu eta berriro laburki irabiatu. Horrela izozkiak intxaur zatitxoak edukiko ditu.

    Azkenik, izozki bolak egiteko gailua edo tresna badaukagu, bolak egin eta plater batean aurkeztuko dugu. Bestela, edalontzi apal batean jarri dezakegu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Platanoak gainontzeko frutek baino ur gutxiago daukanez, izozkiak egiteko egokia da. Izan ere testura sendoagoa edukiko du eta ez du kristalizaziorik pairatuko. 

    Fruta osoa eta landu gabe jatea gomendagarriena bada ere, tarteka beste era batera prestatu ditzakegu. Gainera, hauekin egindako errezetak merkataratzen diren produktuak baino askoz osasuntsuagoak dira.