facebook instagram youtube
  • Hazien patea

    Laboren eskuragai

    • Oliba olio birjina extra
    • Espezieak
    • Gatza
    • Ogia
    • Haziak
    • Kuia haziak

    OSAGAIAK

    • 100g ekilore hazi
    • 25g kuia hazi
    • Oliba-olio birjina
    • Ozpina
    • Gatza
    • Ogia
    • Espezieak

        PRESTAKETA

        Lehenik eta behin, hazial aktibatu behar ditugu. Horretarako, 8h uretan utziko ditugu. Handitu eta biguindu egin direla ikusiko duzue, horrela, erraz txikituko dituzue. Haziak ondo xukatu eta oliba olio eta gatz pixka bat bota. Nahasketa ongi txikitu. Uniformea denean probatu eta behar izanez gero gatza gehixeago bota. Honekin batera ozpina eta espezieak gehituko ditugu. Hobe da pixkanaka botatzea ez pasatzeko eta punturik onena harrapatzeko.

        Azkenik ogia txigortu eta pipa patea aurkeztu, gainean, oliba-olio pixka batekin eta aktibatu gabeko hazi batzuekin. Gozatzeko prest egonen litzateke!

        IRUZKIN DIETETIKOA

        Errezeta berriak eta zapore desberdinak probatzeko errezeta da. Ezin hobea da gonbidatuak dituzunerako eta sarrera osasuntsu bat prestatu nahi duzunerako. Gainera, errezeta hau beganoa eta glutenik gabea denez ezin hobea da guztientzat.

        Horrez gain, ekilore-haziak zuntz asko daukate, kolesterola murriztu, odoleko glukosa kontrolatzen eta idorreria prebenitzen laguntzen dute.