facebook instagram youtube
  • Azalore xerrak labean

    Laboren eskuragai

    • Azalorea
    • Oliba olio birjina extra
    • Espezieak
    • Baratxuria
    • Gatza

    OSAGAIAK

    • Azalore 1
    • 5 koilarakada oliba-olio
    • Koilarakadatxo bat pipermin pikantea
    • Koilarakadatxo erdi pipermin gozo
    • 2 baratxuri ale
    • Koilarakada erdi baratxuri hauts
    • Perrexila
    • Gatza

          PRESTAKETA

          Garbitu eta kendu hostoak azaloreari, ondoren, moztu zentrimetro bateko xerratan. Oso fin mozten baditugu erraz apurtuko dira. Ontzi batean olioa, piperrautsarekin, baratxuriarekin eta perrexilarekin nahastuko dugu. Azalore xerrak labe-erretilu batean jarriko ditugu eta egin dugun nahasketarekin margotuko ditugu.

          Labea 180ÂșC-tan berotuko dugu. Azalorea 20 minutuz sukaldatuko dugu. Aurkeztu aurretik, piperrauts gozo pixka bat eta perrexil pixka bat gehitu ditzakegu.

          IRUZKIN DIETETIKOA

          Etxean barazkiak prestatzeko modu zoragarria da. Horrela, azalorea oso zukutsu eta zaporetsua geratzen da, eta gainera oso osagai gutxi ditu. Azalorea bere horretan jan daiteke, edo mila errezeta egiteko erabil dezakezu: entsaladak, pasta, arroza, pureak, takoak, etab.