facebook instagram youtube
  • Hazi kurruskariak

    Laboren eskuragai

    • Haziak
    • Gatza
    • Irina

    OSAGAIAK

    • 75g ekilore-hazi
    • 75g kuia-hazi
    • 50g sesamo hazi
    • 30g chia-hazi
    • 30g lino-hazi txikitua
    • 50g irin (gustokoena)
    • Gatza
    • 150ml ur

        PRESTAKETA

        Hasi sesamo, ekilore ta kalabaza haziak txigortzen. Zabaldu labe-erretilu baten gainean eta sukaldatu 10-15 minutuz 180ºC-tan, beroa goian eta behean duela. Urre kolore pixka bat hartu arte. Baina gehiegi erre gabe, gero erre ez daitezen.

        Behin labetik atera ondoren, ontzi batera pasa. Epelak daudenean, gehitu gainerako osagai lehorrak eta ondo nahastu. Ura gehitu eta oso ondo nahasi dena busti dadin. Masa ordu erdiz utzi, finko bihurtzeko.

        Masa tinkoa bihurtzen denean labeko erretilu batean zabaldu fin-fin. Masa osoa erretilu batean ez bazaizu sartzen, bi erretiluetan jar dezakezu. Labea 200ºC-tan berotu, bero dagoenean erretiluak sartu. 10 minutuz sukaldatu, beroa goian eta behean duela. Sukaldatuta dagoenean, gustoko zatietan puskatu.

        Behin puskatuta, beste 20 minutuz labean sartu. Denbora igaro ondoren, egiaztatu behar da ondo sukaldatuta dagoela. Behar izanez gero, labealdia pixka bat luzatu ahal daiteke. Behin sukaldatuta dagoela, hozten utzi.

        IRUZKIN DIETETIKOA

        Errezeta hau ezin hobea da hamaiketako osasuntsu bat egiteko. Gehigarri pila batekin eta koipe ez-osasungarriekin prozesatutako produktuak kontsumitu ordez, errezeta ideala da. Gainera etxean bertan eginda, produktu honek berez ekarriko zituen plastikoak ekiditen dituzu eta ingurumenari laguntzen diozu.