facebook instagram youtube
  • Etxeko guakamolea

    Laboren eskuragai

    • Tipula
    • Tomatea
    • Piper beltza
    • Gatza
    • Ahuakatea
    • Piperra
    • Martorria

    OSAGAIAK
    • 2 aguakate
    • 30g tipula
    • 50g tomatea
    • Piper berdea ½
    • Lima ½
    • Martorri
    • Gatza

    PRESTAKETA
    Aguakateak erditik zatitu eta hezurra kendu, ondoren, kilara baten laguntzarekin husten ditugu.
    Aguakateak plater baten jarri eta sardexka batekin zapaldu.
    Tipula, tomatea eta piper berdea zati txikitan zatitu. Erreserbatu.
    Martorria txikitu, koilaratxo erdia lortu arte.
    Lima erditik banatu.
    Lima-zuku pixka bat bota aguakateari (koilaratxo bat).
    Tomatea, piper berdea, tipula, martorria eta gatz pixka bat gehitzen dugu.
    Dena ondo nahasten eta gatza falta zaion probatu, horrela baldin bada gustura gozatu.

    IRUZKIN DIETETIKOA
    Guakamolea aukera ezin hobea da ogi txigortuarekin, entsaladetan, goarnizio moduan, mokadu bezala, arto-tortilekin… jeteko.
    Gainera, aguakateak bitamina antioxidatzaileak ditu, hala nola A, C, K eta E, eta gantz monoasegabeak, LDL kolesterola murrizten laguntzen dutenak.