Laboren eskuragai
- Erremolatxa
- Azenarioa
- Baratxuria
- Oliba olio birjina extra
- Piper beltza
- Gatza
- Tipula
- Ozpina
4 PERTSONENTZAKO OSAGAIAK
• 300 gr erremolatxa
• 300 gr azenario
• 150 gr tipula • Baratxuri bat
• Oliba-olio birjina
• Sagar ozpina
• Piperbeltza eta gatza
PRESTAKETA
Prestaketa bera bi bertsio desberdin egin daiteke: bata baratxuririk eta tipularik gabe, eta bestea bi osagai horiekin.
Garbitu azenarioak eta erremolatxak eta zuritu laukietan.
Egosi ur irakinetan, su ertainean, 15 minutuz inguru.
Sutik kendu, egosketako ura gorde eta barazkiak hozten utzi. Hozkailuan gorde.
Zuritu eta moztu tipula, salteatu eta hozkailuan gorde.
Azenarioa eta erremolatxa egoste-urarekin birrindu (hotza dagoenean), eta olioa, piperbeltza eta nahi izanez gero, gatza pixka bat gehitu. Testuraren arabera, ur edo olio gehiago gehitu. Zerbitzatzeko prest.
Orain, osagai guztiekin egin nahi bada, tipula, baratxuria eta sagar-ozpina gehitu. Birrindu eta zerbitzatu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Prestaketa honek, barazki errazio ona ematen digu, eta haien mantenugaiak. Oso errezeta arina denez, beste plater osoago batekin osatu daiteke, lekaleak dituena, edo pasta edo arroza, elikagai proteiko errazio txiki batekin (haragia, arraina, arrautza…).