facebook instagram youtube
  • Endibiak ahuakate eta sagarrarekin

    Laboren eskuragai

    • Sagarrak
    • Ahuakatea
    • Jogurt
    • Oliba olio birjina extra
    • Limoia
    • Perrexila
    • Endibia

    OSAGAIAK

    • Endibia handi bat
    • Sagar bat
    • Ahuakate bat
    • Jogurt natural bat, azukrerik gabea
    • 50ml oliba-olio
    • Gatza
    • Limoi-zukua
    • Perrexila

        PRESTAKETA

        Bereizi hostoak, garbitu eta lehortzen utzi. Hautatu handienak eta kurruskarienak. Bitartean, jogurt-saltsa prestatuko dugu. Ontzi batean jogurt naturala, oliba-olio birjina, gatza, perrexila eta limoi zukua nahasiko dugu. Ondo nahastu, saltsa homogeneoa lortu arte eta erreserbatu.

        Beste aldetik, sagarra karratu txikietan moztu. Egin gauza bera ahuakatearekin. Bi osagai horiek erraz oxidatzen dira, horrelakorik gerta ez dadin, azken tokian prestatzeaz gain, limoi-zuku pixka batekin busti ditzakezu. 

        Azkenik, endibia-hostoak prestakinarekin bete eta gainetik jogurt-saltsa gehitu.

        IRUZKIN DIETETIKOA

        Emaitza, entsalada original, arin eta osasuntsu bat da. Gainera oso koloretsua da eta oso erakargarria. Ezin hobea da lagunekin bazkaltzeko, adibidez, baina baita zure eguneroko batean jateko ere.