facebook instagram youtube
  • Dilista bolognesa

    Laboren eskuragai

    • Kuiatxoa
    • Porrua
    • Tipula
    • Dilistak
    • Gatza
    • Oliba olio birjina extra

    OSAGAIAK

    • 150g dilista
    • 2 azanahorio
    • Kuaitxo bat
    • Tipul erdi bat
    • Porru bat
    • 330ml tomate saltsa* (aurreko errezeta ikusi)
    • Gatza
    • Olioa

    PRESTAKETA

    Errezeta hasi aurretik, dilistak digeritzeko errazagoak izan daitezen, 24 ordu aurretik uretan uztea komeni da.

    Behin dilistak egun bat uretan egon direla, egosiko ditugu. Eta bitartean gainontzeko barazkiak sukaldatu.

    Barazki guztiak garbitu, zuritu eta moztu; ondoren berotu eta olioztatutako zartagi batean sukaldatuko ditugu.

    Etengabean nahasiz sukaldatu itzazu barazkiak 10-15 minutuz. Ondoren dilistak, tomate saltsa, olioa eta gatza gehitu, nahasi eta 10 minutuz tapatu.

    Denbora hau pasata, sutik kendu eta tapatuta 10 minutuz utzi. Honi esker testura sendoagoa lortuko dugu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Nahi diren barazkiak erabili daitezke errezeta honetan.

    Errezeta oso erabilgarria da, plater nagusi gisa edota pastarekin batera saltsa gisa erabili dezakegulako. Gainera, begano eta gluten zein esneki gabea izanik, edonork jan dezake.