facebook instagram youtube
  • Cous-cous entsalada gazta eta laranjarekin

    Laboren eskuragai

    • Gazta
    • Tipula
    • Letxuga
    • Hurra
    • Laranja
    • Eztia
    • Ozpina
    • Oliba beltza
    • Oliba olio birjina extra
    • Gatza

    OSAGAIAK

    • Mozzarella gazta
    • 120g cous-cous
    • Tipula bat
    • Letxuga bat
    • Hurrak
    • Laranja bat
    • Koilarakada bat ezti
    • Ozpina
    • Oliba-olioa
    • Gatza

    PRESTAKETA

    Lehenik letxuga garbitu eta zatitu. Ondoren tipula xerra meheetan moztu eta letxugari gehitu. Ondoren cous-cousa egosi. Egosi ondoren hozten utzi.

    Laranja puska txikitan moztu eta entsaladari gehitu. Gainetik gazta, hurrak eta cous-cousa gehitu. Saltsa prestatzeko, 30ml ur, 20ml olio, 2 koilarakada ozpin eta eztia erabiliko dugu. Dena ondo ondo nahasiko dugu eta entsalada saltsa honekin onduko dugu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Entsalada fresko hau ezin hobea da zitrikoen denboraldia ondo aprobetxatzeko. Osagaien konbinazioa sobera ez gustatu arren eta tipulak laranjaren zaporea estaltzen ahal duela uste arren, zuk uste duzunaren kontrakoa geratzen da, bien konbinazioak arrituko zaitu. Animatu errezeta hau probatzera.