facebook instagram youtube
  • Bakailo-entsalada babekin

    Laboren eskuragai

    • Bakailao izoztua
    • Baba
    • Tipula
    • Limoia
    • Oliba olio birjina extra
    • Ozpina
    • Espezieak
    • Gatza

    OSAGAIAK

    • 250g bakailo gezatu garbia 
    • 200g baba
    • Tipula erdia
    • Limoi bat
    • 40ml oliba-olio birjina
    • 5ml sagar-ozpin
    • Baratxuri pikortsua (lehortua)
    • Piperbeltza
    • Perrexila
    • Gatza

        PRESTAKETA

        Lehenik bakailoa prestatu, beharrezkoa bada, erabiliko dugun formatoaren arabera. Gezatuta badago baina sukaldatu behar badugu, irakin arin bat emango diogu. Ondo xukatu eta txikitu eginen dugu. Piperbeltza eta limoi zuku pixka bat gehituz.

        Babak lekaletik bereizi eta prestatuko ditugu, eltze batean egosiko ditugu minutu batez. Ondo xukatu eta zurituko ditugu. Orain, tipula txikituko dugu, beste elikagaiekin nahasiz. Oliba-olioa, limoi zukua, ozpina eta espezieak irabiatuko ditugu. Ondoren entsaladari gehituko diogu ondo ondutzeko. Gainetik perrexil pixka bat botako diogu. Entsalada hau hozkailuan hozten uzten ahal da.

        IRUZKIN DIETETIKOA

        Baben propietate ugarien artean manganeso kopuru handia dutela dago. Manganesoak eragin antioxidatzailea du, eta beraz, zauriak azkarrago sendatzea laguntzen du, baita zenbait bitamina xurgatzen ere. Fosforoa, magnesioa eta kobrea ere baditu, hezurrak garatu eta mantentzeko beharrezkoak diren mineralak.

        Entsalada hau plater bakar gisa jan daiteke, ogi pixka batekin edo beste karbohidrato-iturri batekin batera. Entsalada honi, kontsumitzerako orduan, limoi zuku pixka bat gehitzen ahal zaio, bikaina gelditzen baita.