Laboren eskuragai
- Azenarioa
- Oliba olio birjina extra
- Haziak
- Gatza
- Espezieak
- Gazta
- Jogurt
OSAGAIAK
PRESTAKETA
Azenarioak garbitu, azala kendu eta moztu egingo ditugu. Labe erretilu batean jarriko ditugu oliba-olio, curry, gatza eta beste gustoko belar aromatiko batzuekin. 200ºC-tan sukaldatuko ditgu.
Haziak zartagian sukaldatuko ditugu oliba-olio piska batekin. Ondoren azenarioei gehituko dizkiogu. Errezeta honi gazta pixka bat edo jogurt saltsa oso ondo doakio.
IRUZKIN DIETETIKOA
Errezeta hau gozoa eta oso erraza da, gazta edo jogurt saltsarekin oso ondo gelditzen da. Agian ez zaude oso ohituta azenarioak labean erretzera, ohikoagoa baita patatak erretzera. Azenario hauek oso ondo geratzen dira haragi eta arrainezko plateretan, baita zerealekin ere.