Laboren eskuragai
- Azalorea
- Marrubia
- Platanoa
- Chia haziak
- Edari begetala
- Datilak
OSAGAIAK (2 irabiaki)
PRESTAKETA
Azalorea adartxoetan moztu eta 10 minutuz egosi, ondoren, hozten utzi. Marrubien zati berdea kendu eta erditik moztuko ditugu. Datilari hezurra kendu. Irabiagailu indartsu batean osagai guztiak ondo birrindu.
Zaporea egiaztatu eta beharrezkoa bada gozogarri pixka bat gehitu, eztia aukera ona da, bestela, edari begetal gehiago gehitu.
IRUZKIN DIETETIKOA
Irabiakiak oso baliabide onak dira gure etxeko txikiek barazkiak errazago jan ahal izateko, batzuetan asko kostatzen zaie eta.
Barazki kruziferoak oso onuragarriak dira txikientzat, bitamina asko baitituzte. Azalorea oso barazki osasungarria da, baina ez da oso gustukoa haur askorentzat, prestatzerako orduan, usain indartsua du eta haur askori atzera botatzen die. Modu honetan prestatzean, haurrak ez dira konturatzen eta gustorago kontsumitzen dute.