facebook instagram youtube
  • Elketa Baserriko sagarrak

    Elketa baserriko sagarrak Iritsi zaizkigu. Elstar barietateko sagarrak dira. Uztako lehenak direnez puntu azidoa dute, ondoko egunetan leuntzen eta gozatzen joango dena.

    Ekoizlea Imanol Esnaola da, bere familiaren sagardia berritu eta jan-sagarra ekoizteari ekin dion Laborezaina. Sagar denboraldia abiatzeko Elstar barietatekoak ekarri dizkigu, oso barietate estimatua da nahiz eta ez den asko ekoizten. Aurrerago Topaz barietatearen txanda izango da.

    Itxura eta zapore bikaina dute. Baliatu aukera!!