facebook instagram youtube
  • Eguberrietarako arkume ekologikoaren kanpaina

    Abian dugu Eguberrietako arkume ekologikoaren kanpaina. Azken urteetan bezala, Zuberoako Lohitzun herrixkan kokatutako Paxkoteia etxaldeko arkumea eskuratu ahal izango duzue.

    Oso harrera ona du zuen artean kategoriko haragi honek; horregatik, aurten ere eskuratu ahal izango duzue. Erdia (2,5-3kg) ala osoa (5-6kg) eskatu daiteke eta 25€/kg-ko prezioa du. Eguberrietarako, Urte Zaharrerako eta Errege eguneko otorduetarako eskuratu ahal izango duzue.

    Erdia 4 paketetan hutsean ontziratua ekarriko digu eta osoa eskatuz gero, 8 paketetan etorriko da: saihetsak, aurre-saihetsak, izterra eta bizkarraldea. Modu honetan, biltegiratzeko zein kontsumoa hobeto antolatzeko aukera ematen digu.

    Jarraian dituzue Eguberri hauetarako arkume ekologikoa eskuratzeko xehetasunak:

    Prezioa: 25€/kg

    ESKAERAK larunbatetan 13:00ak arteENTREGA astelehenetan 16:30etatik aurrera
    ABENDUAK 13  ABENDUAK 22  
    ABENDUAK 20  ABENDUAK 29
    ABENDUAK 27  URTARRILAK 5  

    Eskaerak egiteko ohiko bideak erabili ditzakezue: laborezain@laboreoarso.eus helbidera idatzita, telefonoz 943 47 74 01 zenbakira deituta ala Dendan bertan jakinarazita.

    Eguberrietan ere zaindu etxekoen osasuna eta eskuratu bertako ekoizle txikien arkume ekologikoa!!