facebook instagram youtube
  • Eguberrietarako arkume ekologikoaren kanpaina

    Abian dugu Eguberrietako arkume ekologikoaren kanpaina. Azken urteetan bezala, Zuberoako Lohitzun herrixkan kokatutako Paxkoteia etxaldeko arkumea eskuratu ahal izango duzue.

    Oso harrera ona du zuen artean kategoriko haragi honek; horregatik, aurten ere eskuratu ahal izango duzue. Erdia (2,5-3kg) ala osoa (5-6kg) eskatu daiteke eta 22,90€/kg-ko prezioa du. Eskaerak aurreko asteko larunbat eguerdira arte egin daitezke eta ostiral arratsaldetik aurrera jaso ahal izango duzue. Gogoratu aurten abenduaren 24 eta 31a igandeak direla eta bezperak larunbatak izaki, ohiko ordutegian irekiko dugula Denda (10:00-13:00). Gainera Errege Eguna larunbata denez, Denda itxita egongo da eta bezperan jaso beharko duzue enkargua.

    Erdia 4 paketetan hutsean ontziratua ekarriko digu eta osoa eskatuz gero, 8 paketetan etorriko da: saihetsak, aurre-saihetsak, izterra eta bizkarraldea. Modu honetan, biltegiratzeko zein kontsumoa hobeto antolatzeko aukera ematen digu.

    Jarraian dituzue Eguberri hauetarako arkume ekologikoa eskuratzeko xehetasunak:

    Prezioa: 22,90€/kg

    ESKAERAK larunbatetan13:00ak arteENTREGA ostiraletan 16:30etatik aurrera
    ABENDUAK 16  ABENDUAK 22  
    ABENDUAK 23  ABENDUAK 29
    ABENDUAK 30  URTARRILAK 5  

    Eskaerak egiteko ohiko bideak erabili ditzakezue: laborezain@laboreoarso.eus helbidera idatzita, telefonoz 943 47 74 01 zenbakira deituta ala Dendan bertan jakinarazita. Dagoeneko zerrenda sortua dugu eta zuetako batzuk ari zarete eskaerak egiten.

    Eguberrietan ere zaindu etxekoen osasuna eta eskuratu bertako ekoizle txikien arkume ekologikoa!!