facebook instagram youtube
  • Echinaceazko goxokiak

    Echinacea sendabelarrarekin eginiko goxokiak jarri ditugu salgai. Eztarria goxatzeko, eztulari aurre egiteko zein hotzeriaren kasuetarako bikaina da. Echinacea purpurearen estraktu goxoz betetako gozokiak dira. Ekoizpen ekologikokoak dira eta Echinaceaz gain, andere-mahats beltza eta azerola-hautsa dute, inmunologia-sistema indartzeko aproposak. Ez du ez edulkoratzaile, ez aromatizatzaile eta ezta kolorante artifizialik ere.

    Echinacea purpurea landare bizia da, iraunkorra, sustrai fin eta adarkatuak eta zurtoin sendo eta adarkatuak ditu. Ekinazearen jatorrizko habitata Estatu Batuetako erdialdean eta hegoaldean dago. Echinacea purpureak nahiago ditu lur heze eta itzaltsuak, hala nola basoen mugak, ezpondak eta lautadak, 1,5 metroko altueraraino.

    Hostoak eta sustraiak, asko erabiltzen dira fitoterapian, tisanak, zukuak, kremak eta erremedio injektagarriak egiteko.

    Echinacea Ipar Amerikako indioen sendabelar nagusietako bat izan zen, bereziki cheyenne, sioux, kiowa, crow, omaha, pawnee, ponca, teton, delaware eta comancheen tribukoena. Landarearen zukua edo ahia erabiltzen zuten, sustraiak puskatan edo txikituta, sendagai gisa.